Alemaniako Kraftwerk taldea izango da BIME Live jaialdiko kartelburuetako bat, antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez. Musika elektronikoaren aitzindariek 3Dn sortutako ikuskizuna plazaratuko dute jaialdian.
[youtube]https://youtu.be/a3TizRqvdsk[/youtube]
Horiez gain, Mark Lanegan ere ariko da bere taldearekin Barakaldon. Screaming Trees taldeko abeslaria izan zenak bi hamarkada baino gehiago daramatza bakarka eta beste hainbat musikarirekin diskoak plazaratzen, eta, iragarri duenez, maiatzean kaleratuko du lan berria.
Euskal musikariek ere izango dute lekua BIMEn. Batetik, Mursegok eta Amorantek bat egingo dute Banpiro Maitaleak proiektuan, eta, bestetik, Aitor Etxebarriak bere disko berria aurkeztuko du.
Carolina Durante Madrilgo taldea eta Amaia kantari gaztea ere izango dira BIMEn. Amaia bere lehenengo disko luzea izango dena ari da prestatzen Raul Refreerekin New Yorken.
[youtube]https://youtu.be/CvPE353Cwj8[/youtube]