MUSIKA. Juan Mari Beltran

'Kostaldeko soinuak'

Argitalpena: Egilea editore.

Andoni Tolosa.
2020ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Aspaldian, turismoaz ez besterako, itsasoari bizkar emanda bizi omen gara. Balio beza Juan Mari Beltranek kaleratutako disko berriak hutsune hori betetzen laguntzeko, hamasei kanturen bidez errepasoa egiten baitio euskal itsasertzeko kantutegiari. Horretarako, ikerlari, sortzaile eta musikariak, orain arte, bere lanik gehienetan ibilitako irizpide berak erabiltzen ditu, bai pieza/kantuak aukeratzeko, baita haiek gaur egungo entzuleari eskaintzeko ere; fidel jasotako bertsioarekiko, baina aterik itxi gabe ikuspuntu pertsonal eta garaikideagoari. Baina hori bai, proposamen bakoitza ederki dokumentatuz, entzulea ederki kokatuz, eta oso eskertzekoa da. Horrela lortzen du, hasieratik amaieraraino, tirada batean gozo entzuten den diskoa, non herri-musikaren bulkada sumatzen den, baina berreskurapen etnografiko hutsaren mugak luzetik gaindituz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.