Sustrai Colina Akordarrementeria

«Koska bat igotzea falta izan zitzaidala iruditzen zait»

IÑIGO URIZ / FOKU.
Jone Bastida Alzuru.
2022ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Gustura, baina ez guztiz. Zapore horrekin geratu zen Sustrai Colina (Urruña, Lapurdi, 1982) Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean egindako saioarekin. «Ez nintzen disgustura geratu. Uste dut momenturen batean egin nuena baino lan brillanteago bat falta izan zitzaidala. Bestela, oro har, final bat dela kontuan hartuta eta beti nahi dugula gehiago eta hobeto egin... uste dut ez nintzela inon erori, eta eutsi egin niola. Baina, hori, lan brillante bat edo beste falta izan zitzaidan». Iruñekoa seigarren finala zuen Colinak; badu eskarmentua, eta, hori aprobetxatuz, atarian esana zuen ez zela konformatuko bertsotan oso ongi egitearekin, ahalik eta «modu osoenean» oholtzaratu nahi zuela. «%100 hori lortzea banekien zaila izango zela. Baina, tira, ez dakit nola esan, iruditzen zait lan bakoitzean koska bat igotzea falta izan zitzaidala saio oso hori egin ahal izateko».

Horrek ez du esan nahi, inondik inora, final eskas bat egin izanaren sentipenarekin geratu denik. «Igual lortu ditudanak baino amets handiagoak nituen. Baina nire atseginekin eta hutseginekin nahiko bakean eta lasai nago». Hala, oro har, txapelketa ona egin duela uste du. Haren aburuz zertan asmatu zuen ere zerrendatu du: oholtzan egoten, bakarkakoetara orain arte probatu gabeko planteamendu batzuk eramaten, kartak esku-eskura ez zetozenean horiek kokatzen... Eta, hala, lortu zuen azkenera arte jokoan egotea. Badu arantza bat, baina, biharamunean ere: final osoagoa bat egin ez izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.