Kontzertuak emateari utzi dio Cesaria Evorak, osasun arazoengatik
Cabo Verdeko kantari ezagunak bertan behera utzi ditu datozen asteetarako aurreikusita zeuden emanaldiak
Oso gaztea zela herriko plazan kantatzen eman zituen lehen pausoak Cesaria Evorak (Mindelo, Cabo Verde, 1941), morna musikaren erreginak. Orain, 70 urterekin, amaitutzat eman du bere ibilbide musikala: osasun arazoak direla eta, kontzertuak emateari utziko diola jakinarazi du Evorak Parisen. Bere medikuek hala aginduta, bertan behera geratuko dira datozen asteetako emanaldiak. Evorak 1988an argitaratu zuen lehenengo diskoa, La Diva aux pies nuds, baina 1992an egin zen ezagun nazioartean, Miss Perfumado lanagatik. Orduz geroztik, Parisen bizi izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu