MUSIKA. Kultur eta arte ekitaldiak garatu eta programatzeko asmoz, lankidetza hitzarmena sinatu zuten iaz Hernaniko (Gipuzkoa) Txillida Leku museoak eta Musikene Euskal Herriko goi mailako musika zentroak. Udaberrian aurkeztuko dute elkarlan horren lehenengo emaitza: kontzertu ziklo bat antolatu dute, museoan. Azaldu dutenez, Musikeneko ikasleek Txillidaren lanak izan dituzte inspirazio iturri euren obrak sortzeko, eta horiek aurkeztuko dituzte emanaldien bitartez. Sarrerak Txillida Lekuren webgunean daude eskuragarri.
Apirilaren 19an izango da lehenengoa: Eider String Quartet taldeak kontzertua emango du. Laukoteaz gainera, Youshin Gim ikaslea ere igoko da oholtza gainera, eta Harri I obra aurkeztuko du.
Bigarren emanaldia hilaren 26an izango da. Bertaratzen direnek Fanajo Trio hirukotearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute. Astor Piazzollaren lanak jotzeaz gain, Jon Esnaolak sortutako Alboka obra interpretatuko dute, besteak beste.
Kontzertu ziklo bat egingo dute Txillida Lekun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu