begona del teso
EPPUR SI MUOVE

Kontu batzuk Iruñetik baino ezin dira kontatu

2024ko martxoaren 22a
05:05
Entzun

Esan esaten da, eta, zeharo harrigarria bada ere, zeharo sinesgarria egiten zaigu, Noeren iloba zen Tubalek berak fundatu zuela Nafarroako hiriburua izango zen herria. Uholde Handia gertatu eta gutxira, jakina. Hori esaten da, konbentzimendu handiz, 1627ko izkribu batzuetan. Bertan aipatzen da baita ere Tubalek irakatsi ziela hor bizi zirenei gero Lingua navarrorum deituko genuen mintzaira hori.

Hain mitiko jotzen ez duten beste batzuen aburuz, ez zen Tubal izan, Done Saturnino baizik. Estrainio samarrak diruditen garaietako istorioak dira horiek ere, ez pentsa. Izan ere, Kristo hil, berpiztu, zerura igo eta gutxira iritsi zen Saturnino txit agurgarria artean Erreinua ez zen lur hartara. Itun Berria predikatuz, festetan, parrandetan zein zezenen aurrean protagonismoa lapurtuko zion fededun bat bataiatu zuen, Fermin izena emanez...

Santsueña deitu omen zion lur honi Saturninok, batek daki zergatik. Kontakizun sasi historiko guztietan nola, erromatarrak dira istorioak Historia bilakatzen dituztenak. Hara iristerakoan, Pompeyo zen agintari, eta eremu gurea Pompeopolis edo Pampilona izendatu zuten haren mendekoek. Ahaztu barik, Wenceslao eta Alona errege-erreginek Rudyard Kiplingen edo Walt Disneyen ipuinetako edo Karibeko erritmoa ematen duen deitura batez ezagutzen zutela, Bambalona, alegia! Aroetan aurrera kristoren saltoa emanez, zera ikusiko dugu: 1005ean idatzi zituen lehenbizikoz Jimeno apezpikuak Irunia eta irunienses hitzak. Une askotan, grazia handiz eta artxibo ugaritan ikusten den bezala, Irunia hori Ironia bilakatzen da...

Horri guztiari erreparatuz gero, ulergarri eta onargarri oso suertatzen dira beste lekutan sinestezinak liratekeen pasadizo, gertaera eta ustekabeak. Iruñea-Iruña-Bambalona horretan denak hartzen du mirari kutsua. Are Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdian murgildurik ematen baditugu hainbat gau eta egun.

Gertatu berri den festibalarekin batera, hainbat eta hainbat nafarrek Korrikari ekin zioten Kale Nagusian barna, Xabierreko Frantziskoren omenez Javierada ibilaldian ez ziren horiek bederen.

Sadarren, Osasunak Real Madril zapuztuko zuen esperantzaz bildu zirenak ez ziren, ez, Korrikan, baina bai euskararen alde. Baita Osasunaren barra brava iraultzailea den Indar Gorri taldearen alde ere.

Javierada-n, Sadarren edo Korrikan ez ziren horiek Altzuzan zeuden, Oteiza Museoan, Nestor Basterretxea zena omenduz, bere zinema puskak ikusten. Hor, Altzuzan ziren, bai, Ikuspuntuarrak.

Atanagria izan zen Iruñe horretan Ikuspuntu jaialdia itxi zuen Pedro G. Romeroren De caballos y guitarras-ek ez du inolako debekurik. Eskerrak. Ederra, estrainioa eta arras berezia baita.

Bueltan, Baluarte areto-jauregi-auditoriumean hartu genuen aterpe. Alta, Ikuspuntuarra bazara, aterpean ere, deskantsurik ez. Sorpresak gaindituko zaitu aretoz areto. Batean, topo eta estropezu egingo duzu, kasurako, Mariano Llinasekin. Orain ez asko, argentinarrak preso hartu zituen Donostiako Tabakaleran zein Zinebiko aretoetan bilduriko ikusleak 317 minutu irauten dituen La Flor markaz, definizioz, sailkapenez fuerakoarekin. Nahasten dira bertan existitzen diren eta existitzen ez diren zinema genero guztiak. Oraingoan, behin batez bakarrik ikusiko zen Retrato de Mondongo filmarekin Pamplonaratu zen. Emanaldi bakar bateko pelikula... Non hobe Bambalonan ikustea baino? Kontua da bertan erretratatzen duen jendea seko haserretu dela berarekin, eta bere zabalpena debekatu duela. Adiskidetasun horren azken segundoetan salbatu zuen Marianok emanaldi bakar bat; Iruñekoa, nola ez? Gero, bertan behera geratuko zen dena. Baita epaileen zein aukeratzaileen etxe barruko pantailetan ikustea ahalbideratuko lukeen esteka, lotura edo link-a ere. Inoiz errepikatuko ez den proiekzio hartan izan ginenok bagenekien izaki zori handikoak ginela. Bakarrak. Portzierto, Mondongo erretratugile bi dira, zeinak ez dauden inoren, ezeren mende. Egia esan, zeharo uztargarriak dirudite beraien eta Marianoren arte manerak, baina badakizue, amodioa amaitzen denean... akabo. Erunga ere deitua izan den hiriak ere ezin salbatu bat-batean sortzen den erremin hori.

Atanagria izan zen Iruñe horretan Ikuspuntu jaialdia itxi zuen Pedro G. Romeroren De caballos y guitarras-ek ez du inolako debekurik. Eskerrak. Ederra, estrainioa eta arras berezia baita. Historiak eta mitoak gainezka egiten dute bertan, eta Rotterdameko Erasmusen hitzak Oesteko pelikula hainbaten fotogramekin bat etorri, Pedrok laguntzaile duen Isaki Lacuestaren kameraren aurrean. Lau gitarra jotzaile flamenkok (horietako bi Pepe Habichuela bera eta Utrerako Maria Marin dira) zalditegi bihurturiko Erromako Tempietto de Bramanten sartu dituzten zaldien aurrean joko dute, gidoiari filosofiaren, erlijioaren, artearen inguruko gogoeta printzak darizkiolarik. Ikuskizun-entzukizun igualik gabea, hamaika zinemaldi korrituko dituena. Baina dastatu ahal izateko, non hobe Martua izena ere hartu zuen hiri horretan baino?

(ID_13719487) (/EZEZAGUNA) caba
Pedro G. Romeroren De caballos y guitarras filma. IKUSPUNTU JAIALDIA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.