Ezetz kontatu ipuin bera bi aldiz, berdin-berdin. Beno, agian zu gai izango zara, edo halako balentria egiteko gai den norbait ezagutuko duzu, zure usteekiko eskuzabal jokaturik arauaren salbuespen izango litzatekeena, zeren: idatziz jarritakoak aldagaitz diren ber maneran, ahoz kontatzen diren istorioak aldatuz doaz, poxi bat norbere baitatik jaulkitakoan, nabarmenago belarritik belarrirako jauzia egin ostean (bertsolarien artean ere, memoria onekoak goraipatu egiten dira!).
Gauzak nola diren, ipuin kontalariek giza kondizioaren paradoxa honetaz bertute egiten dute, eta lanbide ere bai. Demagun: ipuin kontalaria gai da «zubitik pasatzea oztopatzen duen erraldoiaren eta hiru ahuntzen ipuina» bere kolkora gordetzeko, eta gero, berria balitz bezala eskaintzeko, idatziz gainera. Berrasmatze honen ondorioz, aldaketak izango ditu ipuinak. Esaterako, jada ez da ahuntzen buru-azkartasuna izango garrantzia duena. Orain amona baten esku egongo da konponbidea, bere fundamentuagatik ezaguna dena. Honela, ipuinak emakume baten ahala nabarmenduko du, ipuinen joskera bizian, kontalariaren maneran.
HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Amona Tomaxa eta gizandia'
Kontalariaren maneran
Idazlea: Ixabel Agirresarobe. Ilustratzailea: Mattin. Argitaletxea: Elkar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu