SOSLAIA. Teresa Catalan

Konposatzen eta irakasten erreferente

BERRIA.
mikel lizarralde
2022ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Teresa Catalan (Iruñea, 1951) konpositore eta musika irakasleak jaso du aurtengo Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria. «Catalan konposizio garaikideko egile ospetsu eta garrantzitsuenetako bat da gure herrian. Gainera, egitate musikalaz duen ikuskeragatik eta kulturarekin duen konpromisoagatik, erreferente da etikan eta irakaspenean. Sortzaile gisa, talentuaren eta zintzotasun artistikoaren uztarketak bakarrik ahalbidetzen duen estilo propioa lortu du», adierazi du epaimahaiak.

Catalan konposizioko lehenengo emakume katedraduna izan da Euskal Herriko musika hezkuntzaren historian, eta hainbat musikari belaunaldi trebatu ditu etengabeko bilaketan, hobekuntzan eta lanbidearen zehaztasunean.

Epaimahaiak esan du Catalanek konposizioan, hezkuntzan eta kudeaketan egin duen ibilbideak «ikuspegi pribilegiatua» eman diola kulturak hazkunde pertsonal eta kolektiborako duen balioaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.