Musika. Toumani Diabate, London Synphony Orchestra
'Kôrôlén'
Diskoetxea: World Circuit 2021.
Musika klasikoaren eta herri musikaren arteko harreman gorabeheratsuaren lekuko dira orkestra sinfonikoen eta zenbait estilotako herri musikarien arteko elkarlanean sortutako diskoak. Lan hauetan, normalean, orkestrek kamuflatu egiten dute herri-musikarien nortasuna, eta elkarlana behar lukeena nolabaiteko asimilazioa bilakatzen da. Alde horretatik, oso bakanak dira emaitza aipagarria lortzen duten lanak. Zerrenda txiki horretara gehitu behar da Toumani Diabate kora-jotzaile maisuak London Sinphony Orquestrarekin kaleratutako hau. Fina, kolorez eta sugerentziez betea. Bikaina, koroa orkestraren gainetik dagoelako, eta ez alderantziz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu