Kings of Leon taldea izango da 2013ko BBK Live jaialdiko talde nagusietako bat, Green Day eta Depeche Moderekin batera, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Editors taldea ere Kobetamendin egingo den jaialdian izango da.
Only by the Night diskoarekin (2008), Followill anaiek —Caleb, Nathan eta Jared— haien lehengusu Matthew Followillekin batera osatutako Nashvilleko taldeak hiru Grammy sari jaso zituen. Bi urte geroagokoa da taldearen orain hurrengo diskoa, Come Around Sundown. Taldea disko berria grabatzen ari da azken hilabeteetan, 2013an argitara emateko asmotan.
Editors taldea, Birminghamen sortua, laugarren diskoa lantzen ari da gaur egun. Hirugarrena, In This Light and On This Evening, 2009an eman zuen argitara.
Kings of Leon taldea BBK Live jaialdian ariko da
Disko berria grabatzen ari da Nashvilleko taldea, hurrengo urtean kaleratu eta zuzenean ezagutarazteko asmotan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu