Kimuak-en katalogoa osatuko duten zortzi film laburrak aukeratu dituzte

Hiru film euskara hutsezkoak dira: Gametxoren 'Berak baleki', Gurrearen 'Heltzear' eta Maguregiren 'Trumoiak'. Fikziozkoak dira lan gehienak

Erredakzioa
2021eko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Kimuak programaren 24. aldiaren deialdira aurkeztutako 47 film laburrak aztertu eta gero, zortzi hauek hautatu dituzte aurtengo katalogoa osatzeko: Azaletik azalera (Mel Arranz), Berak baleki (Aitor Gametxo), Heltzear (Mikel Gurrea), Inner Outer Space (Laida Lertxundi), Resonancias (Iñigo Aranburu), Trumoiak (Iker Maguregi), Ur azpian lore (Aitor Oñederra), eta Zerua blu (Lur Olaizola).

Eusko Jaurlaritzak sustatzen du programa Etxepare Euskal Institutuaren bitartez,eta Euskadiko Filmategiaren eta Zineuskadiren laguntzarekin, filmak nazioartean zabaltzeko asmoz.

Gametxok film ugari sortu ditu azken urteetan, narratiba tradizionalak eta esperimentazio formala uztartuta. Berak baleki fikziozko labur bat da. Foxes-en ostean (2015), Gurreak bigarren filma du Kimuak-en: Heltzear. Donostian girotu du filma, mende aldaketaren garaian. Udan lehen film luzea grabatzekoa da. Maguregikjolasean ari direla autokarabana bat aurkitzen duten bi anaiaren istorioa kontatu du Trumoiak-en. Zuzendaritza ikasketen amaierako lana du.

Lertxundi zinemagile entzutetsuaren pieza esperimental bat da Inner Outer Space, barnekotasunari buruzko gogoeta bat. Olaizolak bigarren filma du Zerua blu. Pertsona baten memorian arakatzen du zinemaren bidez, Xulia (2019) lanean egin bezala.

Aranburu, zuzendari

Arranzen lehen filma da Azaletik azalera animaziozko lana. Oñederrak, berriz, zenbait sortu ditu azken urteetan, taldean eta bakarka. Bere hiru lan hautatu dituzte Kimuak-en guztira.

Resonancias Aranburu aktorearen lehen lana da zuzendari gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.