Kimuak 2019 deialdian hautatutako film laburrak erakusten hasiko dira asteon
ZINEMA.Kimuak programaren azken deialdian aukeratu zituzten lanen lehen emanaldi publikoak egingo dituzte asteon, film labur hauenak, zehazki: Jonu Venero eta Jesus Mari Lazkanoren Artiko, Raul de la Fuenteren El Infierno, Jesus Maria Palaciosen Labo, Ion de Sosa eta Chema Garcia Ibarren Leyenda dorada, Izibene Oñederraren Lursaguak, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagaren Mateoren ama eta Ainhoa Gutierrez del Pozoren Medvedek. Donostiako Tabakaleran egingo dute lehen saioa, ostegunean, 19:00etan; eta, larunbatean, ordu berean, Bilboko Arte Ederren museoan. Egileak bertan izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu