Zentsuraren aurkako aldarri bihurtu zuen atzo Kim Ki-duk zinemagile korearrak Moebius filmaren aurkezpena Veneziako zinema jaialdiko Sail Ofizialean. Hego Korean filmaren hiru minutu moztera derrigortu dute, eta erabaki horren aurka agertu zen zinemagilea, hiru minutu horiek kenduta ikusten dena ez dela filma adieraziz. Film gogorra da Kim Ki-dukena. Emakume batek senarraren zakila moztu nahian egiten dituen ahaleginak erakusten ditu hasieran, senarra beste emakume batekin oheratu delako. Ez du lortzen bere asmoa, eta orduan semeari mozten dio zakila. «Koreako gizartean sexuari buruz dagoen kontzeptua muturreraino eramaten» saiatu da zinema zuzendaria Moebius filmean. Iaz Urrezko Lehoia eskuratu zuen Ki-dukek Venezian, Pietá filmarekin.
Jonathan Glazerren Under the Skin ere atzo estreinatu zen jaialdiko Sail Ofizialean. Film horretan Scarlett Johanssonek giza esperientziak bilatzen dituen estralurtar baten rola jokatzen du. Harrera epela izan zuten hala aktoreak nola filmak, eta zuzendariak txistu batzuk entzun zituen kazetarien aurrean egin zuen agerraldian.
Kim Ki-dukek zentsura gaitzetsi du Venezian 'Moebius' aurkeztean
Sail Ofizialean aurkeztu duen filmaren hiru minutu moztera derrigortu dute Hego Koreako emanaldietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu