Ostiralekoa. Musika

Kerobiak adimen artifiziala erabili du bere azken bideoklipa egiteko

'Gora bizitza (eta esplorazioko beste zenbait aurrebaldintza)' singlearen bideoa  «teknologiaren kuriositate hutsak bultzatuta» egin dute.

Isabel Jaurena.
2023ko martxoaren 10a
10:38
Entzun

Gora bizitza (eta esplorazioko beste zenbait aurrebaldintza) singlea kaleratu berri du Kerobia musika taldeak. Berrikuntza bat dakar abestiak: bideoklipa adimen artifizialarekin egin dute. Gaztea irratian aurkeztu zuten pieza lehenbiziko aldiz, eta Xabi Bandini izan zen taldearen bozeramaile. Adierazi zuenez, Iñigo Chalazquer izan da bideoaren zuzendaria, eta berari bururatu zitzaion ideia. Gaur zabaldu dute pieza euren sare sozialetan.

Taldeak azaldu duenez, lan berriarekin batera, galdera batzuk ere planteatu nahi izan dituzte: «Non dago sorkuntzaren arima? Gizatasuna non aurkitzen da lan honetan? Zilegi al da artea deitzea adimen artifizialak egindako lan bati? Zer balio dauka adimen artifizialak egindako lan batek sortzaile batek egiten duen lanarekin alderatuta?». Horien inguruko hausnarketa egin du taldeak, eta gai horren inguruan «esploratzea emozionantea» izan dela diote.

Adimen artifiziala eta musika uztartzea lan «inportantea» izan da taldearendako, eta argi utzi dute inork ez diela eskatu prozesu horretan murgiltzeko. Hortaz, «zentzu bat, iritzi bat» eman nahi izan diote egindakoari, eta lana «proba bat, jolasa» izan dela azpimarratu dute: «teknologiaren kuriositate hutsak bultzatuta».

Betiere, prozesua ikasteko erabili dute: «Sormenaren inguruko gogoeta egin dezagun; ez gaitezen teknika progresuaren miresmen hutsean erori. Horrek ez du baliorik. Zoriondu gaitezen elkarrekin esploratu dezakegun guztiarekin. Gora bizitza!»

Abestia

Bandinik irratian azaldu zuenez, pieza hori Kerobia laborategian sortu dute. Hau da, normalean, bera izaten da abestiak ontzen dituena. Oraingoan, baina, Bandini hasi zen arren, taldeko gainerako kideei pasatu zien pieza, «pausoka» egin dute: «lehenengo batek, eta gero besteak». Orotara, kantuak «hiru bira» eman dituela dio, eta bosten artean «modu demokratikoan» sortu dutela. Izenburua, ordea, Bandinik jarri dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.