Kultura

Kerobia taldeak Interneten entzungai jarri ditu disko berriko kanta denak

'Materia organikoa eta gainerakoak' lana aurkeztu du gaur.

2008ko apirilaren 29a
16:39
Entzun
Kerobia Iruñeko musika taldeak disko berria aurkeztu du gaur -Materia organikoa eta gainerakoak-, eta dagoeneko kanta denak Interneten entzungai ditu, doan aditzeko moduan. Bere web orrialdean paratu ditu, hain zuzen: www.kerobia.com (dena dela, arazoak ari da ematen webgunea, bisitak asko izaten ari direla-eta).

Musika taldeak neurri hori hartzen hasi dira; esaterako, Coldplay Ingalaterrako taldeak gaurtik bertatik bere disko berriaren kanta bat jarri du bere webgunean, doan jaisteko moduan, astebetez.

Hirugarren diskoa du hori Kerobiak. "Trilogiako aurrena", taldeko kideek gaur aurkezpenean esan dutenez. Hurrengo urteko otsailean argitaratuko du trilogiako bigarrena, udazkenean hirugarrena.

Espainiako Egile eta Argitaratzaileen Elkartetik irten egin du taldeak, eta disketxe propioa sortu du. Gaur jakinarazi duenez, edonork arazorik gabe izango du euren disko berriaren kopiak ateratzeko modua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.