Kepa Junkerari buruzko dokumental bat kaleratuko dute udazkenean
ZINEMA. Fermin Aio zuzendariak gidatuta, Kepa Junkera trikitilariari buruzko dokumental bat estreinatuko dute udazkenean: Berpiztu. Musikariaren ibilbide artistikoa errepasatu, eta haren errehabilitazio prozesua jasoko du dokumentalak; 2018ko abenduan iktus bat izan zuen, eta oholtzatik kanpo ibili da harrezkero. Liburu bat ere argitaratuko du Junkerak, eta, azaldu dutenez, trikitilariaren «memoria eta lana» berreskuratuko dituzte bai liburu horrek eta bai filmak. Haren ibilbidearen parte izandako hainbat artista ere aterako dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu