KEIA
'Zamalanak'
Diskoetxea: Egilea editore.
Lehen diskoa (Erregaia, 2022) baino rockeroagoa izanda ere, paisaia iradokitzaileak lantzen jarraitzen du laukoteak. Hiru oñatiar daude Ane Arrutiren alboan lan honetan ere: Iker Martinez de Zuazo (Latzen, Potemkin) eta Sharon Stoner taldeko Egoitz Olalde (bateria) eta Iñigo Ibarrondo (baxua). Ezin kabitu eta haren pareko kantuetan, melodiez gain, berehala nabari da oinarri musikal sendo eta mardula. Gainera, errepika ozenak ere ez dira falta (Bakarrik, Argi eta iluna). Bizitasuna aipatu behar badugu, ezin dugu Nora ihesi albo batera utzi. Ezingo duzu baladistikoa ere aberatsa da, blues manerak ere badauzka, eta guztien gainetik Tiraka nabil musikalki gogorra eta barrokoa, kapa zoragarriz beztitua. Orokorrean, ahots goxoaren eta musika mardularen arteko kontrastea eraginkorra da oso.