Kattalin Barcena. (Larrabetzu, Bizkaia, 1997)

2022ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kattalin Barcenak 2020. urtean sortu zuen J Martina proiektua, Javi Jorajuria ikaskidearekin eta Ane Barcena ahizparekin. Azken hiru urteetan tantaka hainbat abesti argitaratu eta gero, aurten iritsi da estudioko lehen lana: Jaio naiz, baina, sei abestirekin osatutako diskoa. Arte Ederrak ikasi zituen EHUn, eta diziplinartekotasuna agerikoa da taldearen sorkuntzan. Mugimendu Sozialistako militantea ere bada, eta argi dio konpromiso politikotik abiatuta egiten duela musika, horrek buruhauste asko ematen dituen arren: «Hori da taldearen potentzia eta motorra». J Martinarena da azken Gazte Topagune Sozialistako abestia ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.