Literatura

Katixa Agirreren 'Amek ez dute' zinemara eramango dute

Mar Coll zuzendari kataluniarrak moldatuko du liburua pantailara, eta datorren urtean hasiko dira filmatzen

Katixa Agirre idazlea. ENDIKA PORTILLO/FOKU
Inigo Astiz
2021eko abenduaren 17a
12:11
Entzun

Euskaraz eman zuen argitara Amek ez dute liburua Katixa Agirrek 2018an, eta hainbat hizkuntzatara zabaldu da geroztik. Pantailara ere helduko da orain, Mar Coll zinemagileak egokituko baitu zinemarako, gaztelerazko itzulpena oinarri hartuta: Las madres no. Eta izen bera izango du filmak ere. Elastica Films-ek ekoitziko du filma, eta datorren urtean dira filmatzen hastekoak.

Euskarazko eleberriak idazten laguntzeko Zubikarai saria jaso zuen Agirreren proiektuak 2016an, eta eskolakide batek bere bi ume bikiak hil dituela jakiten duen ama eta idazle bat du protagonista. Obsesionatu egiten da gaiarekin, eta gertuko izan zuen pertsona hori puntu horretara nola heldu ote zen galdetzen dio etengabe bere buruari narratzaileak. Saiakeraren eta thrillerraren artean dabil lana, horregatik, eta epaiketa kronika baten airea ere hartzen du kontakizunak amaiera aldera.

Mar Coll zinemagileak ere behin baino gehiagotan landu ditu familia giroko tentsioak ere. Besteak beste, Tres días con la familia filma eta Matar al padre telesaila zuzendu ditu Collek orain arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.