Katalunian arrakasta izaten ari den eredua

Bost hiritako aretoek koordinatutako Musika Etxeak 15.000 lagun hezi ditu kontzertuen eta tailerren bidez

Proiektua abian jarri duten aretoetako ordezkariak, atzo, Bilbon, Euskal Herriko Musika Etxe Sarea aurkezten. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS.
Bilbo
2011ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Herrialde Katalanetako Hospitalet, Terrassa, Mataro, Girona eta Manresa hirietako aretoak koordinatuta emaitza bikaina lortu du Kataluniako Musika Etxeak, David Lafuente Salamandrako kidearen aburuz. Aurten, 120 musika talde zein bakarlari taularatu dituzte. Guztira, 457 kontzertu antolatu dituzte, eta 138.000 pertsonak ikusi dituzte emanaldiak.

Hala ere, datuen gainetik prestakuntzan egindako lana azpimarratu du Lafuentek: «157 ekintza antolatu ditugu, eta 13.000 lagunengana iritsi gara». Izan ere, musikaren heziketa Lehen Hezkuntzako ikasleei eskolaz kanpoko ekintzetan txertatu diete. Horretaz gain, era askotako ikastaroak egin dituzte: DJ tailerrak, afinazioa, klake ikastaroak, Gospel koroa... «89 ikastarotan 1.800 ikasle izan ditugu», zehaztu du.

Elkarteekin elkarlana

«Elkarte guztientzat ateak %100 zabalik ditugu», azaldu du Lafuentek. Are gehiago, sarearen zatirik politena elkarteekin elkarlanean aritzea dela dio. Izan ere, etorkinen eta gaitasungabeen elkarteekin hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste.

Arrakastaren arrazoia aurrez egindako lana da Jordi Herreruelarentzat: «Kontsumo aldaketa prozesua duela hamabi urte hasi genuen, nahiz eta sarea duela sei urte jarri martxan». Hain zuzen ere, tarteko bost urteak proiektua administrazioetako bulegoetako langileei azaltzen igaro dituzte. Hala ere, merezi izan duela dio: «Musikari dagokionez, duela sei urtetik Katalunia momenturik onenean dago. Estilo asko daude, eta publiko itzela dute. Horietako asko beste herrialde batzuetako muga zeharkatu dute, eta arrakasta dute. Gauzak horrela doazela ikusita, zerikusia izan dugula pentsatzea gustatuko litzaidake».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.