Kasik amniotikoa

'Itsaso gazian' liburua.
'Itsaso gazian' liburua.
2024ko abenduaren 8a
04:05
Entzun

'ITSASO GAZIAN'

Idazlea: Nieves Garcia.
Ilustratzailea: Marina Gibert.
Itzultzailea: Amaia Egidazu.
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Literatura bidaia bat dela esan izan digute. Liburuko orrialdeetan murgil egin eta orain eta hemen ideiak lausotu egiten dira. Haren ordez, irudimenaren eta emozioaren lurraldean barneratzen da irakurlea, berdin dio 4 urtekoa den ala 44koa.

Bakoitzak bilatzen du liburu egokia, sentitu eta irudikatu nahi duen lurralde hartara joateko. Batzuek, liburu hau hartzen dutenek kasurako, bakea eta epela aukeratzen dute, itsas zabalaren lurraldean.

Gardena da itsasoa, gazia da, bizia eta bizitzaz betea. Halaxe irudikatzen digu liburu honek lurralde hura, loarekin eta ametsekin parekatzeraino.

Testua, errimatua eta seiko neurrian osatua, erakusten aritzen da nolakoak diren bertakoak, nortzuk diren, presarik gabe, baina sekula geldirik ez dagoen eremu kasik amniotiko haren deskribapena eginez.

Geldotasunaren gorazarrea da testua, eta irudiak goxoak dira, kolore zein forma, urdinari merezi duen presentzia emanda ere.

Han ez dago zalapartarik, ez dago presarik, atsegin oro jori, ez dago ezta ilargiari bertan pausatzea eragotziko dion ezer ere.

Eta liburua amaitzean, bakean egongo gara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.