Karmelo Landak 'Bilbon dabil Gabriel Aresti' liburua plazaratu du

2021eko abenduaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LITERATURA. Karmelo Landa EHUko irakasle ohi eta ikertzaileak Bilbon dabil Gabriel Aresti liburua aurkeztu du, Bilboko Udalean egindako ekitaldi batean, Gabriel Aresti kultur elkarteko eta udaleko ordezkarien ondoan. Landak urteak egin ditu Aresti ikertzen, eta, azaldu duenez, hainbat roletan jarri du idazlea liburuan: «Unamunorekin lehian, Oteizarekin eztabaidan, Oskorriren doinuan, Atxagaren maisu...». Idazlea egun ere Bilbon dela iradoki du: «Lagunekin dabil eta dator». Durangoko Azokan aurkeztuko dute argitalpena, gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.