Karmele Goñi historialariak jasoko du Lauaxeta Ohorezko saria

Lauaxeta Poesia saria Amaia Iturbideri emango diote, eta ikus-entzunezkoena, Egoitz Rodriguezi

Erredakzioa
Bilbo
2012ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Karmele Goñi historialari eta etnografoa, Amaia Iturbide poeta etaEgoitz Rodriguez zinemagilea izendatu dituzte Bizkaiko Foru Aldundiak emandako Lauaxeta sarien aurtengo irabazle. Karmele Goñiri «euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioan izandako ibilbideagatik» emango diote Lauaxeta Ohorezko saria. Amaia Iturbideri, berriz, Lauaxeta Poesia saria emango diote, Eszenatokietako aztarnak hasten direnean poema liburuarengatik (Erein, 2011); eta Egoitz Rodriguezi Lauaxeta Ikus-entzunezkoen saria, Zerutik sua dator film dokumentalarengatik (2011).Azaroaren 30ean Foru Jauregian egingo den ekitaldi batean jasoko dute Lauaxeta saria Goñik, Iturbidek eta Rodriguezek.

Lehen aldiz emanak

Lauaxeta Poesia saria eta Lauaxeta Ikus-entzunezkoan saria aurten emango dituzte aurreneko aldiz. Poesia arloko saria emateko, epaimahaiak 2011ko urtarrilaren 1etik 2012ko ekainaren 30era bitarte kaleratutako 34 poesia liburu hartu ditu aintzat, eta Iturbiderena hautatu; ikus-entzunezkoen arloan, berriz, epe horretan sortu diren eta aldez edo moldez memoria historikoaren gaia jorratu duten ikus-entzunezko lanak izan dira hautagai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.