Karlos del Olmok bi antzerki lan argitaratu ditu batera bilduta
'Emakume urratua' eta 'Xaho, hor hago?' batu ditu izenburutzat 'Tragedia emeak' duen liburuan
Bi antzerki lan bildu ditu Karlos del Olmok (Barakaldo, Bizkaia, 1958) Tragedia emeak liburuan (Hiria): Emakume urratua eta Xaho, non hago?. Del Olmoren bi tragediak emeak dira «emakumeak direlako protagonista nagusi», liburuaren kontrazalean dioenez. «Emeak, tragediarik handienek ere emetasunerako tartea ere izan ohi dutelako. Emeak, jorratzen dituzten gaietako batzuk emakumeek pairatu behar izaten dituztelako, batez ere. Emeak, tramak bare doazelako, hitz garratzek eztitasunez ere beterik datozelako, ekintzarik arinenetan gelditasun gozo eta lasairako tartea ere izaten delako. Emeki datozen tragediek amaiera bortitza izan dezaketelako, eta bortitz hasitako eszenek akabera emeak. Pertsonaia emeen irmotasun barea eta pertsonaia arren ahuldade artegaemeki-emeki ehuntzen dituzteale honetara bildutako bi antzezlanek».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu