Kaotikok asteburuan hasiko du 'X' disko berria aurkezteko bira

Bilboko Aste Nagusian grabatu zuen zuzeneko diskoa Aguraingo taldeak, eta CD eta DVDan kaleratu du

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Musika ez ezik, irudia ere badakar Kaotiko Aguraingo taldearen lan berriak: X (Baga-Biga) joan den abuztuan Bilboko Aste Nagusian emandako kontzertuaren grabazioa da, eta CD eta DVD formatuetan kaleratu dute. Taldeak asteburuan ekingo dio zuzenean grabatutako disko hori aurkezteari. Lehenengo kontzertua bihar emango du, Gasteizko Gaztetxean, eta larunbatean, berriz, Azpeitiko Plaza Nagusian joko du (Gipuzkoa).

X taldearen zazpigarren diskoa da, eta zuzenean grabatu duen bigarrena. Bertan 28 abesti jaso ditu Kaotikok, hamar urteko ibilbidean esanguratsuenak izan direnak taldekideentzat: Rico deprimido, Siempre igual, El gran chupinazo, Sucio criminal... Grabazioa abuztuaren 24an egin zuten, eta emanaldian hainbat lagunek hartu zuten parte: Xabier Silveira bertsolariak, Reincidentes taldeko Fernandok, Alex Sarduik (Gatibu), Lendakaris Muertos taldeko Aitorrek eta Boikot taldeko Juankarrek.

Diskoaren ekoizpenaz Haritz Harregi arduratu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.