Kantatzeko nahia eta beharra dutela adierazi dute Euskal Herriko abesbatzetako kideek

Entseguak egiteko aukera eman diezaietela galdegin dute, eta segurtasun neurri guztiak betetzen badira haien jarduna ere segurtasunez egin daitekeela.

2021eko maiatzaren 3a
11:35
Entzun

Euskal Herriko abesbatzetako ordezkariak kalera irten ziren atzo. Bilbon, Gasteizen, Donostian eta beste hainbat tokitan egin zituzten elkarretaratzeak eta manifestazioak, eta mezu zuzen eta argi bat zabaldu zuten: segurtasun neurriak betetzen baldin badira, haien jarduna ere segurtasun osoz egin daitekeela.

Hilabete asko daramatzate entsegurik egin gabe iazko azaroan ezarri zituzten neurri murriztaileen ondorioz. Horregatik, testuinguru hori salatu eta kalera irten dira Eusko Jaurlaritzari entseguak egin ahal izateko baimena galdegiteko. Hori lortu ezean abesbatza askoren etorkizuna ataka larrian egon daitekeela ohartarazi dute; izan ere, profesionalen arloan ez dauden taldeak bakarrik dira entsegurik egin ezin duten horiek.

Hain justu ere, kantuan egin dute aldarri hori Euskal Herriko abesbatzetako ordezkariek. Donostian, adibidez, Mikel Laboaren Txoria txori kantuaren doinuen altzoan manifestatu ziren. Bilbon, berriz, Arriaga plazaren inguruan bildu ziren hainbat abesbatzatako partaideak, Kantuz bai, isilik ez lelopean. Bertan, Euskal Herriko abesbatzen manifestua irakurri zuten: «Kantatzeko nahia eta beharra dugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.