PASARTE HAUTATUA. Alejandra Pizarnik

Kaiola

2022ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Kanpoan eguzkia da.
Ez da eguzki bat baizik
baina gizonak hari begiratu
[ahala
hasten dira kantuan.

Nik ez dakit eguzkiaz.
Nik aingeruaren doinua
[dakit,
eta azken haizearen
sermoi beroa.
Badakit oihu egiten
[egunsentira arte
heriotza biluzik nire itzalean
pausatzen denean.

Nik egiten dut negar nire
[izenaren pean.
Nik astintzen ditut zapiak
[gauean
eta, errealitate egarriz,
[barkuek
nirekin dantzatzen dute.
Nik gordetzen ditut iltzeak
nire amets eriei eskarnio
[egiteko.

Kanpoan eguzkia da.
Ni errautsez janzten naiz.

MUNDUKO POESIA KAIERAK (SUSA, 2018)
Itzultzailea: Asier Sarasola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.