June Crespo artista saritu dute Madrilgo Arcon
ARTEA. Madrilgo Arco arte azokako lehen sariak banatu dituzte jada, eta horietako bat June Crespo Nafarroko artistarentzat izan da. Catalina D'Anglade diseinatzaile madrildarraren izena daraman V. arte saria eman diote. Carreras Mugica galerian ikusgai dagoen Gure begiek elkar ukitzen dutenean obrarekin lortu du saria, eta, horri esker, Crespok urtebete izango du artea eta diseinua uztartuko dituen proiektu bat garatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu