Nafarroako Bertsolari Txapelketaren historian lehen aldiz jokatu zen saio bat atzo Vianan, eta Julio Soto Ezkurdia izan zen garaile. Denera, 380 puntu bildu zituen Sotok, eta finalaurrekoetarako sailkatu zen; Agoitzen kantatuko du hurrengo, azaroaren 11n.
Sotoren atzetik, puntuazioan oso hurbil, Xabat Ilarregi Marzolek egin zuen bigarren atzo (377,5), eta hala geratu zen beste kideen sailkapena: Ekhiñe Zapiain Arlegik 338 puntu, Urko Gartzia Alemanek 300 puntu, Patxi Castillo Graciarenak 294 puntu, eta Aitor Irastortza Arrizubietak 287 puntu.
2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa izan zen atzokoa, eta Zigor Gartzia Zian aritu zen bertsolariei gaiak jartzen, 170 entzuleren aurrean.
Gaur beste bi kanporaketa
Nafarroako txapelketaren barruan, asteburuko bigarren saioa jokatuko da gaur, 17:30ean, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan. Joanes Illarregi, Ainara Ieregi, Julen Zelaieta, Mikel Lasarte, Beñat Astiz eta Eki Mateorena arituko dira kantuan; Ainhoa Larretxea, berriz, gai jartzaile.
Halaber, Bizkaiko txapelketako saio bat ere izango da gaur, Arrigorriagan. Garikoitz Sarriugarte, Iker Uriarte, Inazio Vidal, Iruri Altzerreka, Josune Aramendi eta Lurdes Ondarok kantatuko dute.
Julio Soto garaile Nafarroako Txapelketako bigarren saioan
380 puntu eskuratu ditu Sotok Vianako saioan, eta Agoitzeko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 11n. Xabat Illarregi izan da bigarren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu