‘Julia Fernandez Zabaleta’ pastoralaren ikusteko azken aukera bihar izango da, Altzain

Mikel Tabernak idatzi eta Ihitz Iriartek zuzendu pastorala Zuberoan ikusten ahalko da bihar, 15:00etan, Altzaiko errebotean. Maddi Ane Txoperena eta Haira Aizpurua bertsolariek ere kantatuko dute.

'Julia Fernandez Zabaleta' pastoraleko arizaleak, maiatzean, Atarrabian (Nafarroa). IDOIA ZABALETA
'Julia Fernandez Zabaleta' pastoraleko arizaleak, maiatzean, Atarrabian (Nafarroa). IDOIA ZABALETA
Iñaki Etxeleku.
2024ko urriaren 18a
17:00
Entzun

Julia Fernandez Zabaleta. Emakumeaitzindariak pastorala maiatzean estreinatu zuten Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kideek. Guztira 39 arizale daude. Bi emanaldi egin zituzten orduan. Hirugarrena eman zuten joan den larunbatean, eta azken emanaldia Zuberoan izango da, Altzaiko eskolako errebotean zehazki, bihar 15:00etan.

Pastoralak Julia Fernandez Zabaleta Iruñeko maistra edo errientaren (1898-1961) bizitza kontatzen du. Haren bizitzak «hiru ardatz» izan zituen: «Pedagogia berria ekarri zuen Iruñeko eskolara, emakumeen eskubideen alde borrokatu zen, eta euskara eta euskal kultura gogoz eta sutsu bultzatu zituen». Francok 1936an estatu kolpea eman zuenean, Fernandez Zabaleta ihesi joan zen Bilbora, eta han, Euskal Gobernuak Euskal Unibertsitatea sortzeko batzordekide izendatu zuen. Frankistek Bilbo hartu zutelarik, Lapurdiko Getariara joan zen, eta «eskolak eman zizkien errefuxiatuen seme-alabei».

Halaber, «lan handia egin zuen emakumea politikan aritzeko». Emakume Abertzale Batzako lehendakaria izan zen Nafarroan, eta EAJko kide.

Biharko pastoraleko emanaldian, bi bertsolari hauek parte hartuko dute: Maddi Ane Txoperena eta Haira Aizpurua. Sarrera 15 euroan izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.