Julen Gabiriak irabazi du Mikel Zarate saria, 'Nire aita ikusezina da' lanagatik

Erredakzioa
Bilbo
2011ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Julen Gabiriaren Nire aita ikusezina da eleberriak irabazi du Mikel Zarate haur literaturako saria. Aurkeztutako hemeretzi lanen artetik, aho batez aukeratu du lana Leire Bilbao, Miren Agur Meabe eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak. Liburua udazkenean kaleratuko du Elkar argitaletxeak.

Bi hari nahasten ditu liburuak, «abilezia handiz», epaimahaiaren ustez: batetik, haur txikia paseatzera doanean inork kasurik egiten ez diola-eta kezkatuta dabilen aita arduratsua aurkezten du, eta bestetik, etxeko alaba zaharrenaren bizipenak agertzen ditu. «Familiako gorabeherak umorez eta sentiberatasunez kontatzen asmatzen du egileak».

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak iaz sortu zuten sariketa, Mikel Zarate kultur sustatzaile lezamarraren omenez. Lehen urtean Asier Mendozak irabazi zuen, Beste gu liburuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.