Musika

Judas Priest, heavyaren historia bizia

Ingalaterrako metal taldeak 'Invincible Shield' diskoa aurkeztuko du larunbatean, Iruñeko Nafarroa Arenan. Saxon eta Uriah Heep taldeek ere joko dute.

Judas Priest taldea.
Judas Priest taldea.
mikel lizarralde
2024ko ekainaren 9a
05:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Rock gogorraren eta heavy metal klasikoaren zaleek ezinbesteko kontzertua dute datorren larunbatean, Iruñean. Kartelaren buru Judas Priest Ingalaterrako taldea ariko da, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan Killing Machine, British Steel, Screaming for Vengeance eta beste hainbat lanekin heavy metala ezaugarritu zuen banda. Rob Halfordek eta lagunek, gainera, segitzen dute diskoak argitaratzen, eta horietako azkenak (Invincible Shield, 2024) harrera oso ona izan du. Judas Priesten aurretik izen handiko beste bi talde arituko dira Iruñean: Saxon eta Uriah Heep.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.