HILBERRIA

Juanba Berasategi hil da

Duela hiru aste inguru minbizia antzeman zioten, eta, tratamendua jasotzen hasi arren, ezin izan du gainditu.

Juanba Berastegi, Euskal Zinemaren Galan, Donostiako 2013ko Zinemaldian. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2017ko apirilaren 28a
09:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Juanba Berasategi zinemagilea hil da, 66 urterekin, minbizi baten ondorioz. Animaziozko ikus-entzunezkoen munduan lan egin zuen Berasategik, eta aitzindaria izan da Euskal Herrian: 26 urte baino ez zituela, Donostiako Zinemaldian estreinatu zuen Ekialdeko izarra film laburra (1977).

Urte gutxira Fernando Amezketarra ekoiztu zuen: 35 mm-tan ekoiztutako lehen euskal film laburra izan zen, gerora, telebistako emanaldi arrakastatsua izan zena.

[berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/1888/[/berriatb]

Berak egina da euskarazko animaziozko lehen film luzea, Kalabaza tripontzia, 1985ean; sarean dago ikusgai [lerroon azpian]. Ipar haizearen erronka izan zen bigarrena, 1992an. Animazioan bertan, Tormeseko itsumutila animaziozko filma aurkeztu  zuen DVDan 2014an, Orixeren itzulpenean oinarrituta.

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=S6P2taebXgc[/youtube]

Tartean, beste hamaika proiektu zuzendu ditu, "euro batekin hiru euroko produktua eskainiz", berak esan zuen moduan. Produktore lanetan ere aritu zen. Berasategiren lan askok sari garrantzitsuak jaso dituzte. Besteak beste, Zinemira saria eta Abadia saria. Horrez gain, Euskal Ekoizleen Elkarte Independentearen presidente izan zen hainbat urtetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.