Euskaraz idatzitako saiakerak edota iritzi lanak zabaldu eta sustatzea. Hori da Juan Zelaia Saiakera Sariaren asmoa. Hamabigarren aldia du aurten, eta lehiaketaren kalitate eta sendotasuna azpimarratu dute azken urteetan antolatzaileek. Aurten saririk ez ematea erabaki du, ordea, epaimahaiak. Hamabi lan aurkeztu arren, batek ere ez du eman gutxieneko mailarik. Hutsune bat aipatu dute nagusiki epaimahaikideek: saiakerari dagozkion literatur balioen gabezia. Lehen aldia da sariturik ez dagoena.
Bost kide izan ditu mahaiak: Kepa Altonaga, Eduardo Apodaka, Bixente Serrano Izko, Inma Errea eta Jose Angel Irigarai.
Juan Zelaia Saiakera Saria aurten sariturik gabe uztea erabaki dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu