Juan Garmendia Larrañaga historialari eta etnografoak (Tolosa, 1926) jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare saria, «euskal kultura aztertze eta zabaltze aldera eginiko lan eskergagatik eta urteotan erakutsitako eskuzabaltasunagatik».
Maria Jesus Aranburu jarduneko Kultura diputatuak eman zuen atzo erabakiaren berri. Ondarearen alde lan eginikoak omentzeko saria da. Eta hilaren 22an Aldundian egingo duten ekitaldian jasoko du Garmendiak garaikurra eta sariak dakartzan 12.000 euroak. Garmendiaren ibilbidea nabarmendu du Aranburuk, eta haren eskuzabaltasuna eskertu.
Izan ere, digitalizatuta eta sarean dago Garmendiaren obra guztia. Eskulangintza, inauteri, solstizioetako ospakizun, mito, kondaira eta haurren jolasei buruzko ikerlanak egin ditu, besteak beste.
Juan Garmendiak jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare saria
Eskulangintzaz, inauteriez eta beste arlo batzuez eginiko ikerketa lanengatik omenduko dute hilaren 22an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu