Carlos Martin eta Juan Carlos Santamaria donostiar dantzariekDantza sariak jasoko dituzte apirilaren 28an, larunbatarekin, Donostiako Antzoki Zaharrean, eta biharamunean, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XVI. Galan ariko dira, beste hainbat dantzari eta konpainiarekin batera, Viktoria Eugenia antzokian, 19:30ean. Ibilbide Artistikoaren saria jasoko du Martinek, eta Dedikazioaren saria Santamariak. Carlos Martin Poloniako Ballet Nazionaleko bakarlaria da. Igandeko galan, In Search of Colors emango du, Yuka Ebihara konpainiakidearekin batera; eta baita For Carlos bakarlana ere, Krzystof Pastor koreografoak beren-beregi okasiorako sortua. Juan Carlos Santamariak, berriz, bere azken emanaldia egingo du, Santamaria Compañia de Danza taldearekin batera, jaioterrira itzulita, Beltxargaren heriotza bakarlanaren erabateko estreinaldia eskainiz; horretaz gain, Hautsa koreografiako binako pauso bat ere eskainiko du.
Malandain Miarritzeko Balleta, LaMov, Aukeran, Kukai, Dantzaz, Acroindar, Rebeca Falcon, Fabian Thomeeta Gasteizko Jose Urruñuela Dantza Kontserbatorioko dantzariak ere ariko dira galan. 52 dantzarik 14 koreografia aurkeztuko dituzte.
«Erabat eklektikoa izango da aurtengo gala», Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko Kultura zinegotziak azaldu duenez. «Dantza klasiko eta neoklasikotik hasita, dantza garaikidera joko da, euskal dantza tradizionala ardatz duten pasarteak uztartuta».
Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua irakurriko dute galan, eta Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak prestatu duen bideo lan bat ere ikusiko da, elkartearen 30 urteko historiako «une hunkigarriak» berreskuratzen dituena, Carmen Cuevas Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko idazkariak esan duenez.
Bestalde, eguraldiak eragindako arazoengatik atzeratutako ekitaldiak noiz egingo diren ere iragarri dute elkarteko arduradunek: Kontxako barandan erakustaldia apirilaren 28an, larunbatarekin, 12:00etan, etaDantza Kalean jarduera maiatzaren 5ean, 17:30ean, Alderdi Ederren.
Bilbon, saio irekia
Bilbon, igande eguerdian Arriaga plazan egingo den dantza saio irekiarekin ospatuko da Dantzaren Nazioarteko Eguna. Saio horretan, flashmob bat grabatuko dute Queen taldearen Don't Stop Me Now kantuaren erritmoan. Bestalde, Lisbeth Gruwez-ek It's Going to Get Worse and Worse and Worse emango du La Fundicion aretoan, larunbatean eta igandean.
Juan Carlos Santamaria eta Carlos Martin dantzariak sarituko dituzte Donostian
Dantza sariak jasoko dituzte larunbatean, eta igandean, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XVI. Galan ariko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu