Musikeneko zuzendaritza batzorde baten esku geratuko da behin-behinean. Euskal Herriko goi mailako musika ikastegiko krisia dela eta, Patronatuak hartu du erabakia, premiazko bilera egin ostean atzo Gasteizen. Juan Carlos Perez musikaria eta Musikeneko zuzendari akademikoa ordezkatu egingo dute duen karguan, baita Carmelo Labirua-Iturburu ere, kudeaketa ekonomikoaren arduraduna. Carmen Rodriguez Suso koordinatzaile nagusiak kudeaketa batzorde berrian segituko du, baina kudeaketa pertsonalerako funtzio zuzenik gabe. Unibertsitate eta Ikerketarako sailburuorde Pedro Luis Ariasek eman dio horren berri Efe berri agentziari.
Zuzendaritza osatzen zuten hemezortzi lagunetatik hamahiruk dimisioa emanda zeukaten jada. Ikasleek eta irakasleek Rodriguez Susoren kudeaketa «despotikoa» salatu zuten duela egun batzuk. Trantsiziozko kudeaketa batzordea bi edo hiru asteren buruan osatuko dela esan du Ariasek. Eta Patronatuko hainbat kidek osatutako batzorde batek aztertuko ditu Musikeneko antolakuntza hobetzeko aukerak eta zein zuzendaritza izan daitekeen egokiena goi mailako musika eskolarako.
Juan Carlos Perez Musikeneko zuzendari akademikoak kargua utziko du
Batzorde batek kudeatuko du behin-behinean Musikene, eta Rodriguez Susok jarraitu egingo du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu