Joxean Muñoz Otaegi. (Donostia, 1957)
Argi zuen kulturari loturiko jardunetan ibili nahi zuela Joxean Muñoz Otaegik; «mila gauzatan aritu naiz» dio, gogo haren ondorio. Bi poema lan ditu argitaratuak; Tortolika eta Tronbon (1998) eta Karramarro Uhartea (2000) animaziozko filmaren gidoiak idatzi zituen, besteren artean; eta baita erakusketa ugaritarako gidoiak ere —«lan zoragarria»—. Tabakalerako zuzendari aritu zen 2006tik 2010era, «proiektuari oinarria jartzen», harik eta Cristina Uriarte sailburuak deitu zion arte gobernuan sartu nahi zuen galdezka. 2012tik 2020ra Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea izan da hala, eta, erretiroa hartzetik hurbil, aholkulari segitzen du bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu