Joxan Oiz Arrutik irabazi du aurtengo (H)ilbeltza beka

'Zorigaiztoko' eleberria onduko du Oizek, eta Txalaparta argitaletxeak argitaratuko du, datorren urtean

Joxan Oiz Arruti, (H)ilbeltza bekaren irabazlea. NAIARA R. DE ARANGIZ.
2023ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
LITERATURA. XIX. mendearen hasierako Donostian gertatzen da Joxan Oizek (H)ilbeltza bekarako aurkeztutako Zorigaiztoko lana. Jazoera historikoa eta kritika soziala; biak ala biak uztartu ditu proiektuan, eta, hain zuzen ere, horixe saritu dio epaimahaiak, besteak beste: «Nobela on baten abiapuntu izan daiteke hori». Joseba Otondo Baztango alkateak, Eneko Barberena (H)ilbeltzako ordezkariak eta Garazi Arrula Txalapartako ordezkariak osatu dute epaimahaia. Hizkera landua erabili izana aipatu dute Oizen lana aukeratzeko irizpideen artean. Izan ere, haien hitzetan, «horrek indartu egiten du proiektua».

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, euskarazko nobela beltza sustatzea da bekaren helburua, eta, aldi berean, baita sormen eta itzulpen lana saritzea ere. «Baztanek aspalditik du euskal nobela beltzarekin lotura», adierazi dute, antolatzaileek euskarazko nobela beltzaren erreferentziazko eskualdetzat baitaukate Baztan.

Horrenbestez, irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du. Erdia orain emango diote, eta gainerakoa, berriz, eleberria amaitzen duenean. Txalapartak argitaratuko du liburua, datorren urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.