Adarra saria

Joseba Tapiak Adarra saria jaso du

Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egin dute saria emateko ekitaldia. Artistak kontzertua eman du ondotik, lagunez inguraturik. 

Joseba Tapia Viktoria Eugenia antzokiko oholtza gainean, saria jaso berritan. GORKA RUBIO, FOKU
2022ko ekainaren 21a
20:58
Entzun

Artistaren eskuek laztandu dute garaikurra jadanik. Azkenerako, Joseba Tapiak jaso du Adarra saria. Donostiako Udalak Donostia Kulturaren bitartez ematen du saria, eta artistaren ibilbideari gorazarre egitea du helburu. Hala azaldu dute arratsean Donostiako Viktoria Eugenia antzokian eginiko ekitaldian. Hainbat lagun bildu dira Tapiak eginak laudatzeko eta ospatzeko.

Eta baita zuzenean gozatzeko ere. Oholtza gaineko egonaldia ez da mugatu garaikurra jaso beharreko tartera. Tapiak kontzertua eman du gero, eta kantuz girotu du antzokia, miresmen begiradak parean.

«Nola, ba? Beste asko daude-eta ni baino lehenagokoak...», aitortu zion Tapiak BERRIAko kazetari Andoni Imazi, saria jasoko zuela jakindakoan zer sentitu zuen galdetutakoan. Haren hitzetan, zur eta lur utzi zuen albisteak, eta pozik hartu du gaur.

Ikusi gehiago: «Eszenatokira itzuli nahi nuen berriz»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.