Hilberria

Jose Antonio Sistiaga hil da, Gaur taldekoen artetik bizi zen artista bakarra

91 urte zituela hil da, Ziburuko (Lapurdi) bere etxean, bihotzekoak emanda.

Jose Antonio Sistiaha Ziburuko (Lapurdi) bere etxean, iazko otsailean BERRIAk egin zion elkarrizketan. GUILLAUME FAUVEAU
Paulo Ostolaza.
2023ko ekainaren 25a
17:46
Entzun

Gaur goizean hil da Jose Antonio Sistiaga artista eta zinemagilea (Donostia, 1932 - Ziburu, Lapurdi, 2023), Ziburuko bere etxean, bihotzeko baten ondorioz. 91 urte zituen. Ezaguna da, besteak beste, 1966. urtean Gaur euskal artista taldearen sortzaileetako bat izan zelako Amable Ariasekin, Rafael Ruiz Balerdirekin, Nestor Basterretxearekin, Eduardo Txillidarekin, Remigio Mendibururekin, Jorge Oteizarekin eta Jose Luis Zumetarekin batera. Haien artetik bizirik zen bakarra zen.

Iaz, BERRIAri emandako azken elkarrizketan, hitz egin zuen talde hartaz: «Oteizak jarri zion izena, baina nirea izan zen ideia; egun bakarrean abisatu genituen kide guztiak», oroitu zuen. Taldearen helburua zen garai hartako molde estetiko eta artistiko konbentzionalak apurtu eta abangoardia berri bat sortzea, baina bi urte soilik iraun zuen haren jardunak, kideen arteko desadostasunak tarteko.

Ikusi gehiago:«Ez dut margotu nahi aurrez imajinatu dezakedana»

Sistiagaren ibilbidea, ordea, luzea izan da. Parisen egin zituen pintura ikasketak eta, 1955. eta 1964. urteen artean hango eta Euskal Herriko tendentziak nahasteagatik nabarmendu zen. Handik itzulitakoan ezarri zuen Lapurdi bizileku eta lantoki. Azken hamarkadetan, balio handiko hainbat margolan egin ditu, baita hamar bat film ere, gehienak pinturazkoak. Sistiagaren Ere erera baleibu izik subia aruaren (1968) eskuz margotutako film luze artistiko esperimental bakartzat jotzen da oraindik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.