Josantonio Ormazabal idazlea gogoratuko du bihar Zegamak

Omenezko plaka duen harriari zapia kenduko diote, musika eta literatura batuko dituen ekitaldi herrikoi batean

Iazko maiatzean hil zen Josantonio Ormazabal . ANDONI CANELLADA.
Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Josantonio Ormazabal idazlearen omenezko plaka duen harriari zapia kendukodiote bihar haren jaioterri Zegamako kultur etxearen atariko magnolio zuhaitzaren ondoan, adin guztietako herritarren parte-hartzea izango duen ekitaldi batean.

Txalaparta emankizunarekin hasiko da ekitaldia, 12:55ean, eta gero Tobera Musika Eskolako txistu taldea ariko da. Txistulariek, trikitilariek eta txalapartariek Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak doinua jotzen duten bitartean kenduko diote zapia harriari, 13:05ean. Ondoren, haur eta gaztetxoek Astoa ikusi nuen abestia kantatu eta Ormazabalek idatzitako pasarteak irakurriko dituzte. Orkatz eta Orkatz Txiki abesbatzen emanaldiaren ondoren, Iker Zubeldia, Mikel Mendizabal eta Eusebio Igartzabal bertsolariak ariko dira. Amaitzeko, salda banatuko da bildutakoen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.