Jon Uriarte da Getxophotoko komisario berria
ARGAZKILARITZA. Hiru urtetik behin, zuzendaritza artistikoa aldatzen du Getxophoto jaialdiak. Hala, Jon Uriarte ariko da komisario datozen bi aldietan. Hondarribian (Gipuzkoa) jaioa da, eta argazkilaritza ikasi zuen Bartzelonan eta New Yorken. Egun, Londresen bizi da, The Photographers' Galleryko komisario digitala baita. 2020ko irailaren 1etik 27ra egingo dute jaialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu