Jon Garañoren 'Perurena' gaur emango dute lehenengoz, Donostian

ETBk otsailaren 19an estreinatuko du Inaxio Perurenaren ibilbidean oinarritutako film dokumentala

Inaxio Perurena, Jon Garaño eta Iñaki Perurena, atzo, Donostian. ETB.
Erredakzioa
Donostia
2011ko otsailaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur izango du aurre-estreinaldia Jon Garañoren Perurena film dokumentalak, Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etan, eta ETBk otsailaren 19an emango du aurrenekoz. Filmak Inaxio Perurena harri-jasotzailearen ibilbidea erakusten du, 2003an jendaurreko lehen saio garrantzitsua egin zuenetik 2009ko abenduan 300 kiloko harria altxatzen saiatu zen arte. Ibilbide horretan oso garrantzi handia du Inaxioren aitak, Iñaki Perurenak. Moriartik ekoitzi du filma ETBrako, eta 55 minutuko iraupena du. Gaurko saioan, Jon Garañok, Inaxio Perurenak eta Iñaki Perurenak ikusleen galderei erantzungo diete emanaldiaren ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.