Jon Benitoren 'Bulkada', Poesia Gazteko Hernandez sariko finalista

Laura Casiellesek irabazi du 31 urtetik beherako poetentzako saria, 'Los idiomas comunes' liburuarekin

Agentziak
Madril
2011ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Jon Benitoren Bulkada poema liburua (Susa, 2010) finalista izan da Poesia Gazteko Miguel Hernandez Sari Nazionalean. Irabazlea Laura Casiellesen Los idiomas comunes (Hiperion, 2010) izan da, eta horri esker 20.000 euro jasoko ditu egileak. Espainiako sari nazionaletan ez da normalean finalista izendapen ofizialik egiten, baina kasu honetan salbuespena egin, eta Bulkada finalista izendatzea erabaki du epaimahaiak, egileen gaztetasuna eta bi obren kalitatea aintzat hartuta. Saria sortu berria da, eta aurten emango da aurreneko aldiz. Espainiako Estatuaren mugen barruan 31 urtetik beherako poetek 2010ean argitaratutako liburuen arteko onena hautatu behar zuten epaimahaikideek. Rogelio Blanco Espainiako Liburuaren zuzendari nagusia buru zutela, Angel Erro, Dario Villanueva, Dario Xohan, Clara Janes, Susana Rafart Corominas, Fernando Broncano, Balbina Prior Barbarroja, Mario Caballero Sanchez eta Veronica Aranda izan dira epaimahaikide.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.