Irudia. Zarautz
Jon Benitok abiatu du Literaturia
Eten hitza gaitzat hartuta hasi dute Literaturia, euskarazko literaturari eskainitako jaialdia, Zarautzen (Gipuzkoa). Hura inauguratzeko, Jon Benito idazleak bere manifestua irakurri zuen atzo Modelo aretoan; aste honetan irabazi du Espainiako Kritikaren Saria, Lagun minak lanarengatik. Irakurraldiaren segidan, Haizea Aranak, Oihana Aranak, Leire Vargasek eta Aner Euzkitzek Azken oturuntza ikuskizuna egin zuten. Gaur eta bihar, zabalik egongo da liburu azoka, Lege Zaharren plazan, eta aurkezpenak egingo dituzte han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu