HISTORIA. Jon Artano kazetariak irabazi du 2022ko Tene Mujika beka, Ameriketan ibilitako hainbat euskaldunen kontuak eta Euskal Herrian dabiltzan hainbat amerikarrenak kontatu nahi dituen Anderik Ande proiektuarekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako beka horrek. Idurre Eskisabelek, Elixabete Garmendiak eta Imanol Muruak osatu dute epaimahaia. Kazetariak urtebeteko epea izango du lana bukatzeko, gero liburu gisa argitara dadin.
Bi parte izango ditu lanak: lehena, Joandakoez, Hego Amerikan gertatzen da, eta hara joandako hainbat euskal herritarren istorioak aletuko ditu; Argentina, Txile, Bolivia, Peru, Ekuador, Kolonbia eta Venezuelan kokatuak, besteak beste. Bigarren zatia, Etorritakoez, gaur egun Latinoamerikatik Euskal Herrira migratu eta garbiketa eta zaintza lanetan aritzen diren emakume gazteez arituko da. Elkarrizketa, kronika eta bidaia liburuen osagaiak izango ditu.
Jon Artanok irabazi du Tene Mujika beka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu