Jon Artano (kazetaria eta idazlea): «Gerrak zeharkatutako biografia familiar bat da ‘Juana’ liburua»

Hego Amerikan bildu zuen istorio indartsuena kontatuz, idazle moduan estreinatu da Jon Artano. Euskal jatorria zuen Juana Pereari eta haren familiari gertatuak idatzi ditu. Elkarrizketa egin dio 'Urola Kostako Hitza'-k.

(ID_17068742365095) Jon Artano.
Jon Artano kazetaria eta idazlea. URTZI OTEIZA
Iraia Oteiza eta Urtzi Oteiza (Urola Kostako Hitza)
2024ko otsailaren 2a
05:00
Entzun

Jon Artano (Zestoa, 1978) kazetariak Juana liburua ondu du Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak ematen duten Tene Mujika Bekari esker. «Kazetaritza su geldoan» egin nahi zuen Artanok, eta bekak eman dio horretarako aukera. Hasierako asmoa Hego Amerikan gertatutako istorio multzo bat kontatzea bazuen ere, azkenean istorio bakarrarekin osatu du 160 orrialdeko lana: Juana Perea Platarenarekin. Gizon armatu batzuek erail zuten Perea 2020an, Kolonbian.

Sei hilabetez Hego Amerikan barrena ibili zinen bertako istorioak jasotzen; baina bereziki horietako batek harrapatu zintuen, Juanarenak.

Denbora horretan Andeak zeharkatu nituen hegotik iparrera. Sei herrialdetan izan nintzen, Argentinan, Txilen, Bolivian, Perun, Ekuadorren eta Kolonbian, eta zakukada istorio ekarri nuen. Horiek liburu batean biltzea zen nire hasierako asmoa, baina nonbaitetik hasi behar, eta azkena landu nuenetik hasi nintzen; batetik, potentzia handiko istorioa zenez, xurgatu egin ninduelako, eta bestetik, oso fresko nuelako, huraxe zelako azkena bildu nuen kontakizuna. Juanaren istorioa idazten hasi nintzenean editoreak esan zidan istorio horretan neukala liburua. Halaxe idatzi nuen Juana.

Nor zen Juana Perea?

Juana oso-oso noizbehinka sortzen den emakume horietakoa zen. Aparteko andre bat, oso ausarta, mugarik ezagutzen ez zuena, ezeri beldurrik ez ziona eta bihotzean zein buruan sentitzen edo pentsatzen zuena lortzeko edozer egiteko gai zena. Bere familiakoek esaten dute «urakan» bat zela, eta hura ezagutu zutenekin hitz eginda, arrazoia ematen diet. Bere mundualdian gauza asko egin zituen: etxetik nerabetan alde egin zuen, urpekari profesional bihurtu zen gero, Karibeko urak korritu zituen belaontzi baten kapitain, pirata ere izan zen eta baita zinema nahiz telebista ekoizlea ere. Afganistango gerran ere aritu zen karanbola bat tarteko, eta Kolonbian azken urteetan izan den mugimendu ekologista handieneko liderra izan zen. Pazifikoko herrixka batean hotel txiki bat eraikitzen ari zen azkena, baina erail egin zuten.

Elkarrizketa osorik irakurgai, Urola Kostako Hitza-n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.