Kultura

John McLaughlin, Getxoko Jazzaldian

Uztailaren 8tik 12ra bitartean egingo dute aurtengo ekitaldia.

2008ko apirilaren 3a
16:07
Entzun
Uztailaren 8tik 12ra bitartean egingo dute aurten Getxoko (Bizkaia) 32. Jazzaldia, eta John McLaughlinen emanaldia izango da nagusietakoa. Hamabost kontzertu egingo dituzte aurtengo ekitaldian.

Avishai Cohen, Archie Shepp, Arturo Sandoval edota IƱaki Salvador ere ariko dira. Hain zuzen, azken horrek emango dio hasiera Jazzaldiari. Uztailaren 9an joko du McLaughlinek. 10ean Avishai ariko da, 11n Arturo Sandoval, 12an Archie Shepp, besteren artean.

Biotz Alai plazan izango dira ekitaldi nagusiak. Talde gazteenek Getxoko antzokian joko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.