Musika

John Fogerty Azkena Rock jaialdian ariko da

Kartelburu izango da John Fogerty. Gainera, Margo Price, The Lemon Twigs, C.O.F.F.I.N eta Sarria ere gehitu dira Gasteizko jaialdi horretara.

John Fogerty musikaria Azkena Rock jaialdian, 2017an. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU
John Fogerty musikaria Azkena Rock jaialdian, 2017an. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU
edurne begiristain
2025eko otsailaren 12a
11:15
Entzun

Oraindik lau hilabete falta dira, baina Azkena Rock jaialdiaren antolatzaileak hasiak dira hurrengo ekitaldian parte hartuko duten artisten izenak jakinarazten. Orain arte iragarritakoei —besteak beste, The Flaming Lips, Manic Street Preachers, Lucinda Williams, The Hellacopters eta Turbonegro— beste hau gehitu diete: John Fogerty musikaria. Creedence Clearwater Revival gidatu zuen zazpi urtez, eta bigarren urtez bakarka ariko da Mendizabalan. Jaialdia ekainaren 19tik 21era egingo dute.

Rockaren historian ikur bihurtu da Fogerty (Kalifornia, AEB, 1945). Creedence Clearwater Revival taldearen sortzaile eta abeslari izandakoa da, eta, besteak beste, Proud Mary, Who'll Stop the Rain eta beste hamaika kantu mitikoren egilea. 2017an izan zen Mendizabalan, eta 2020ko jaialdiko kartelburu ere izan zen, baina orduko hartan ez zuen jo azkenerako, pandemia zela-eta bertan behera utzi baitzuten jaialdia. «Gaur zorra kitatuko du Azkena Rock jaialdiko publikoarekin», adierazi du jaialdiak.

Fogertyrekin batera, jaialdian ariko diren beste talde batzuk ere iragarri dituzte: Margo Price, The Lemon Twigs, C.O.F.F.I.N eta Sarria ere ariko dira.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.